
203. zk., 2023ko urriaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4846
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko epaitegian bideratutako 314/2023 prozedura laburtuan.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
314/2023 prozedura laburtua: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, agindu honen aurka aurkeztua: Agindua, 2023ko martxoaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako 28 eta 27ko destino-osagarriaren mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdia eta oinarriak, bai eta lehiaketatik behin betiko baztertzearen aurka ere.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.
RSS