
203. zk., 2023ko urriaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4831
HUTS ZUZENKETA, honako dekretu honena: 152/2022 Dekretua, abenduaren 13koa, Valderejo-Sobrón-Árcenako mendilerroko, Valderejoko Parke Naturaleko, Kontserbazio Bereziko Eremuko eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuko Natura Baliabideen Antolamendurako II. Plana onartzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira Valderejo-Sobrón-Árcenako mendilerroko, Valderejoko Parke Naturaleko, Kontserbazio Bereziko Eremuko eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuko Natura Baliabideen Antolamendurako II. Plana onartzen duen abenduaren 13ko 152/2022 Dekretuan (2022ko maiatzaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 89. zk.). Hori dela eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:
– 2023/2219 (167/3) orrialdean hau ezabatu behar da:
«Natura Ondareko Naturagune Babestuaren eremuari dagokionez, Parke Naturalaren mugak aldatu dira, Kontserbazio Bereziko Eremuarekin eta Valderejo-Sobrón-Árcenako mendilerroko Hegaztiak Babesteko Eremu Bereziarekin bat etor daitezen.»
– 2023/2219 (167/6) orrialdean hau dio:
«https://www.geo.euskadi.eus/geobisorea/?webmap=174cb8de3bad4131d92e489411e5b99».
Baina hau esan behar du:
«https://www.geo.euskadi.eus/geobisorea/?webmap=174cb8de3bad4131ad92e489411e5b99».
RSS