Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2023ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4805

AGINDUA, 2023ko urriaren 6koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez berariazko lehiaketa honetarako merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen baitira: Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunak edo hizkuntza direla-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa. 2023ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez egin zen lehiaketa horren deialdia.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez (2023ko irailaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), berariazko lehiaketaren deialdia egin zen Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunak edo hizkuntza direla-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.

Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Erregelamendua onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatuko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Pertsona hauek izendatzea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko uztailaren 31ko Aginduaren bidez iragarritako berariazko lehiaketako merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:

Batzordeburua:

Titularra: Iñigo Cortázar Ibañez.

Ordezkoa: M.ª Asunción Landaida Foruria.

1. bokala:

Titularra: Silvia García Vicario.

Ordezkoa: Lurdes Arruabarrena Goikoetxea.

2. bokala:

Titularra: Maria Ángeles De Paz Alonso.

Ordezkoa: Adolfo González Ortega.

3. bokala:

Titularra: Mikel Montoya Arroniz.

Ordezkoa: Jorge Sancho Castaño.

4. bokala:

Titularra: Leila Martín García.

Ordezkoa: Loreto Cabo Maguregui.

Idazkaria:

Titularra: Raquel Ochoa Quintanilla.

Ordezkoa: Izaskun Reyes Echazarreta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 6a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala