
201. zk., 2023ko urriaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (155 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4789
AGINDUA, 2023ko urriaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Arrasaten (Gipuzkoa) dagoen «Mondragon Goi Eskola Politeknikoa – J. M.ª Arizmendiarrieta S. Coop.» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
«Mondragon Goi Eskola Politeknikoa – J. M.ª Arizmendiarrieta S. Coop.» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bat eta Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-kurtso berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; irailaren 10eko 1127/2010 Errege Dekretua (urriaren 8ko BOE), Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi Mailako Teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; urriaren 26ko 222/2011 Dekretua (azaroaren 24ko EHAA), Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; apirilaren 7ko 480/2020 Errege Dekretua (maiatzaren 13ko BOE), Industria-mantentzearen digitalizazioko espezializazio-kurtsoa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; apirilaren 13ko 261/2021 Errege Dekretua (maiatzaren 7ko BOE), espezializazio-ikastaroak ezartzeko zenbait errege-dekretu eta curriculumaren gainerako oinarrizko alderdiak aldatzen dituena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2023-2024 ikasturterako:
Kode zenbakia: 20002803 eta 012456.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Mondragon Goi Eskola Politeknikoa – J. M.ª Arizmendiarrieta S. Coop.».
Titularra: Jose M.ª Arizmendiarreta Eskola Politeknikoa Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Loramendi, 4.
Udalerria: Arrasate.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako 1. heziketa-zikloa emateko.
– «Industria-mantentzearen digitalizazioa» goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
○ Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
○ Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
○ Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.
○ Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ Industria-mantentzearen digitalizazioa, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS