Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2023ko urriaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4788

EBAZPENA, 2023ko urriaren 6koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategiak (PTGE) hautatu eta onartzen dituena eta Itsas Garapen Elkartea FLAG horren kudeaketaren ardura duen tokiko arrantzaren ekintza-talde izendatzen duena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 7ko Aginduaren bidez onartzen da arrantza-sektoreko partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak (PTGE) eta horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak (ATET) hautatzeko eta onartzeko deialdi publikoa (2023ko uztailaren 31ko EHAA, 144. zk.).

Agindu horren zazpigarren ebazpen-zatiaren 3. atalean ezartzen denez, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu horrek ondorioak dituen egunetik zenbatzen hasita.

2023ko abuztuaren 30ean (erregistro-zenbakia: 2023RTE01019890), Itsas Garapen Elkartea, FLAG elkarteak eskaera aurkeztu zuen (espediente-zenbakia: 00001-SEGALP2023), aipatutako aginduan ezarritakoaren arabera, horretarako ezarritako epearen barruan.

Bestalde, zortzigarren ebazpen-zatiak ezartzen du arrantza-sektoreko Tokiko Ekintza-taldeak prozedura garden, ireki eta zehatz baten bidez hautatuko direla. Prozedura hori Hautaketa Batzorde batek egingo du, eta batzorde horren osaera ebazpen-zatiaren 1. paragrafoan zehazten da. Halaber, 8. atalak ezartzen du agindu arautzailean ezarritakoaren arabera hautatutako taldeak izendatu ahal izango direla erakunde laguntzaile.

Arrantza-sektoreko tokiko ekintza taldeen hautaketa zortzigarren ebazpen-zatiko 3. atalean ezarritako irizpideen arabera egin da. Aipatutako 3. atalean ezarritako irizpideen arabera egindako balorazioa kontuan hartuta, eta horretarako ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabide bakarra aztertuta, ondoen baloratutako proposamena, hautaketa-irizpideak haztatu ondoren, Itsas Garapen Elkartea, FLAGek aurkeztutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategia izan da. Bestalde, Itsas Garapen Elkartea, FLAGi dagokion partaidetzazko toki-garapeneko estrategia hautatu eta onartzeak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 7ko Aginduan ezarritako baldintzak eta irizpideak betetzen ditu. Agindu horren bidez iragartzen da arrantza-sektoreko partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak (PTGE) eta horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak (ATET) hautatzeko eta onartzeko deialdi publikoa.

Ondorioz, 2023ko uztailaren 7ko Agindua, 2021/1060 (EB) Erregelamendua, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 30/2003 Lege Orokorra, eta aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Partaidetzazko toki-garapeneko estrategia hautatu eta onartzea, eta Itsas Garapen Elkartea, FLAG arrantza-sektoreko Tokiko Ekintza-talde izendatzea, partaidetzazko toki-garapeneko estrategia kudeatzeko, 2023ko uztailaren 7ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu horren bidez iragartzen da arrantza-sektoreko partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak (PTGE) eta horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak (ATET) hautatzeko eta onartzeko deialdi publikoa.

2.– Itsas Garapen Elkartea, FLAG arrantza-sektoreko tokiko ekintza-talde izendatzea, erakunde laguntzaile moduan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoaren arabera.

3.– Onartutako toki-garapeneko estrategiaren berri ematea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean eta Itsas Garapen Elkartea, FLAG tokiko ekintza-taldearen webgunean argitaratuz.

4.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 6a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala