Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2023ko urriaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4785

27/2023 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, lehendakariarena, Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko burua izendatzeko dena.

Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012ko Legearen 6. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, eta Batzordearen Osoko Bilkurak 2023ko urriaren 6ko saioan egindako izendapenarekin bat eginez, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Javier Muñecas Herreras jauna izendatzea Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko buru.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala