
201. zk., 2023ko urriaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4784
26/2023 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, lehendakariarena, Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko burua kargutik kentzea xedatzen duena.
Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 6. eta 7. artikuluetan ezarrita dagoenarekin eta batzorde horren osoko bilkurak 2023ko urriaren 6ko saioan onartutako proposamenarekin bat etorriz, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Emilia Montserrat Málaga Pérez andrea kentzea Consejo Económico y Social Vasco / Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen batzordeburu kargutik, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
RSS