Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2023ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ARABAKO FORU ALDUNDIA
4782

IRAGARKIA, «Arabako Lurralde Historikoko foru sareko errepideen zarata mapak – 4. Fasea. 2013/2012 Dekretu autonomikoa betetzea» jendaurrean jartzeari buruzkoa

17/2023 Foru Aginduaren bidez, erabaki da hasierako onespena ematea honako honi: «Arabako Lurralde Historikoko foru sareko errepideen zarata mapak – 4. fasea. 213/2012 Dekretu autonomikoa betetzea». Mapa horiek jendaurrean egongo dira hilabetez, iragarkia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

«Arabako Lurralde Historikoko foru sareko errepideen zarata mapak – 4. fasea. 213/2012 Dekretu autonomikoa betetzea» interesa duten organismo, erakunde, korporazio eta partikular guztien eskura dago, Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko Errepide Zerbitzuan (bulego teknikoak, Probintzia plaza 4 - 4. solairua, Vitoria-Gasteiz), jendeari arreta emateko ordutegian, bai eta Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailaren web orrian ere.

Beraz, interesa duten erakunde zein herritar guztiek egoki iritzitako iruzkinak edo alegazioak aurkeztu ahalko dituzte, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 7a.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren zuzendaria,

FERRAN SOLÉ I PALLEJŔ.


Azterketa dokumentala