
200. zk., 2023ko urriaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 4 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4781
IRAGARKIA, 2023ko urriaren 6koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 13,2 kV-eko «Balmaseda-Pandozales cto. 2» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, zeina Balmaseda (4519) TAB eta 901 zenbakidun euskarriaren artean gauzatuko den. Proiektua Balmasedako (Bizkaia) udal-mugartean kokatzen da.
Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-03-31ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak–, eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE); eta Goi-tentsioko lineei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT) –otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak onartutakoak (2008-03-19ko BOE)–. Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena eta onura publikoaren deklarazioa.
Erreferentzia: JCI/YMM.
Espedientea: 48-AT-Y-2023-00043.
– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.
– Kokapena: Balmasedako udal-mugartea.
– Aurrekontua: 9.642 euro.
– Helburua: zuhaitzik gabeko eremu bat izatea linea igarotzeko, lehendik dagoena baino handiagoa, arauzko agindu berriei jarraikiz, gaur egungo 13,2 kV-eko «Balmaseda-Pandozales cto. 2» aireko linea elektrikoan, Balmaseda (4519) TAB eta 901 zenbakidun euskarriaren artean eta bere adarretan.
– Instalazioaren ezaugarriak: Larraitz Rique Garaizar elektrizitate-ingeniariak 2022ko urrian sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.
Proiektua gauzatzeko aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.
Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduketak ukitutako gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), Balmasedako udaletxean edo honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Bilbao, 2023ko urriaren 6a.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
RSS