Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2023ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4777

EBAZPENA, 2023ko urriaren 4koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2023ko otsailaren 21eko Aginduaren babesean emandako laguntzen zerrenda. Agindu horren bidez, Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko 2023. urterako Programaren onuradunek atzerriko zentroetan egindako egonaldietan izandako ostatu-gastuak finantzatzeko emandako laguntzen deialdia egiten da (2022ko uztailaren 4ko EHAA, 128. zk.).

Deialdi-aginduaren 11. artikuluak ezartzen duenez, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez esleituko dira emandako laguntzak eta horien zenbatekoak, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hilabeteko epean. Ebazpena https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da, eta, publikotasun-ondorioetarako, emandako laguntzen zerrenda EHAAn argitaratuko da, dirulaguntza emateko ebazpena Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taulan argitaratzen denetik 6 hilabeteko epean.

Deialdia 2023ko apirilaren 19an ebatzi da, eta egun berean argitaratu zen, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan. Beraz, emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko otsailaren 21eko Aginduaren babesean (2022ko uztailaren 4ko EHAA, 128. zk.), Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko 2023. urterako Programaren onuradunek atzerriko zentroetan egindako egonaldietan izandako ostatu-gastuak finantzatzeko emandako laguntzen zerrenda argitaratzea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira laguntzok.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 4a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala