Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2023ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4775

EBAZPENA, 2023ko urriaren 4koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita agindu honen babespeko laguntzen onuradunen zerrenda: Agindua, 2022ko abenduaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2023ko lehenengo seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko.

Deialdi-agindu horren 13.7 artikuluan dago xedatuta ezen, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela emandako laguntzen zerrenda, entitate onuradunak eta zenbatekoak adierazita.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea agindu honen babespean kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko egindako deialdiko laguntzen entitate onuradunen zerrenda, emandako zenbatekoekin batera (eranskina): Agindua, 2022ko abenduaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2023ko lehenengo seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko.

Bigarrena.– Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 4a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala