Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2023ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4768

1890/2023 EBAZPENA, urriaren 6koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzen dituena: 1530/2023 Ebazpena, ekainaren 30ekoa, zeinaren bitartez Mikrobiologiako eta Parasitologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketarako deialdia egiten den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ekainaren 30eko 1530/2023 Dekretuaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Mikrobiologiako eta Parasitologiako Zerbitzu Sanitarioko Buruaren lanpostua lehiaketa-sistemaren bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Lehiaketara deitutako lanpostuaren betekizunetan akats bat antzeman denez, zuzendu egiten da:

Honakoa dioenean:

«b) Medikuntzako lizentzia titulua eta Mikrobiologiako eta Parasitologiako espezialitatea izatea.

c) Gutxienez lau urteko esperientzia profesionala izatea Mikrobiologiako eta Parasitologiako mediku fakultatibo espezialista gisa».

Hau esan behar du:

«b) Medikuntzako, Farmaziako, Biologiako, Kimikako edo Biokimikako lizentzia titulua izatea, eta Mikrobiologiako eta Parasitologiako espezialitatea.

c) Gutxienez lau urteko esperientzia profesionala izatea Mikrobiologiako eta Parasitologiako Fakultatibo Espezialista Mediko Tekniko gisa».

Era berean, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea berriro irekitzen da, Ebazpen hau dagozkion aldizkari ofizialetan azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko urriaren 6a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala