Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2023ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4766

1290/2023 EBAZPENA, urriaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako Aldi Baterako Kontratazio zerbitzuko Administrazioko Taldeburua lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Giza Baliabideen Zuzendaritzako Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako Aldi Baterako Kontratazioa Zerbitzuan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Administrazioko Taldeburua lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, honako atxikipen eta oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Lanpostuaren atxikipena.

Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia. Giza Baliabideen Zuzendaritza. Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetza, Aldi Baterako Kontratazio Zerbitzuan. Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 2. (Derrigortasun-data: 2007-12-12).

2.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.

b) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea C2/D2 lanbide-taldean.

c) C2/D2 lanbide-taldeko edozein ikasketatako titulazioa.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrekoak.

3.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

– Esperientzia edo prestakuntza giza baliabideen arloan, eta espezifikoa langileen kontratazioan.

Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

4.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek beren datu pertsonal guztiekin bidali beharko dute eskabidea, Giza Baliabideen (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz) dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

Curriculum Vitaeko dokumentazioa honelakoa izan behar da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, hautagaiak horren berri eman behar du eskaeran.

6.– Balorazio Batzordea.

Balorazio Batzorde bat eratuko da, Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo hark eskuordetutako pertsona buru dela, eta, horrez gain, Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariordea, Hautaketako eta Horniketako Zerbitzu Korporatiboko Burua eta Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako teknikaria (idazkari gisa jardungo duena, hitzarekin eta botoarekin).

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Hautagaien balorazioa egin ondoren, eta hura aztertu ondoren, dagokion izendapena formalizatzeko proposamena egingo da. Hautagaiak eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, epaimahaiak, arrazoitutako txostena egin ondoren, bete gabe uztea proposatu ahal izango du.

Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan jasoko dira aurkeztutako hautagaiak, egindako eginbide osagarriak (halakorik balego) eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

7.– Hautaketa-prozedura.

Inola ere ez dira kontuan hartuko deialdia EHAAn argitaratzen den egunean ez dauden merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen bidez amaituko da hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo lanpostua hutsik uztea). Ebazpen hori Osakidetzaren intranetean eta web orri korporatiboan argitaratuko da. Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala