Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2023ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4765

1893/2023 EBAZPENA, irailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen den lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea Zerbitzuetako Langileentzat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako (2023ko martxoko zikloan eta 2023., 2024. eta 2025. urteetan argitaratuko diren Zerbitzuetako Langileen epaimahaiari atxikitako kategoria / lanpostu funtzional guztietako destinoak eskaintzeko zikloetan).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren (2019ko abenduaren 24ko EHAA 244. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1311/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Ingeniaria kategoriarako (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1311/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Prebentzioa, Ergonomia eta Psikosoziologia kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1311/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1312/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ingeniari Teknikoa kategoriarako (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 578/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 580/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Erdi Mailako Teknikaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Sukaldaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Teknikari Espezialista kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Instalazio Elektrikoetako Teknikari Espezialista kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1313/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Klimatizazioko Teknikari Espezialista kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategoriarako (Garraio Sanitarioaren Gidaria lanpostu funtzionala).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategoriarako (Zerbitzu Orokorretako Gidaria lanpostu funtzionala).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Joskintzako Ofiziala kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Instalazioen Mantentze Lanetako Ofiziala kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Mantentze Lan Elektrikoetako Ofiziala kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Mantentze Lan Mekanikoetako Ofiziala kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Berogailuen Mantentze Lanetako Ofiziala - Iturgina kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1314/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Arotzeriako Mantentze Lanetako Ofiziala kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 277/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Mendekoak/Langileak lanbide-taldeko Zeladorea kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1315/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Mendekoak/Langileak lanbide-taldeko Zerbitzuetako Langilea kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 569/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Ingeniaria kategoriarako (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 417/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Prebentzioko, Ergonomiako eta Psikosoziologiako Goi Mailako Teknikaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 418/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Prebentzioko, Ergonomiako eta Psikosoziologiako Goi Mailako Teknikaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 577/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Ingeniari Teknikoa kategoriarako (Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikaria lanpostu funtzionala).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 427/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Erdi Mailako Teknikaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 5eko 580/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Prebentzioko, Ergonomiako eta Psikosoziologiako Erdi Mailako Teknikaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 582/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Elektromedikuntzako Instalazioetako Teknikaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 430/2023 Ebazpenaren bidez (ekainaren 28ko 831/2023 Ebazpenaren eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Sukaldaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 583/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Instalazio Elektrikoetako Teknikaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 584/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Profesionalak lanbide-taldeko Girotze Instalazioetako Teknikaria kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 5eko 588/2023 Ebazpenaren bidez (ekainaren 28ko 831/2023 Ebazpenaren eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategoriarako (Garraio Sanitarioaren Gidaria lanpostu funtzionala).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 5eko 589/2023 Ebazpenaren bidez (ekainaren 28ko 831/2023 Ebazpenaren eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Ofiziala kategoriarako (Zerbitzu Orokorretako Gidaria lanpostu funtzionala).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 590/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Joskintzako Ofiziala kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 19ko 591/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Instalazioen Mantentze Lanetako Ofiziala kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 19ko 592/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Mantentze Lan Elektrikoetako Ofiziala kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 19ko 593/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Mantentze Lan Mekanikoetako Ofiziala kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 19ko 594/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Berogailuen Mantentze Lanetako Ofiziala - Iturgina kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren uztailaren 19ko 595/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Profesionalak lanbide-taldeko Arotzeriako Mantentze Lanetako Ofiziala kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 26ko 596/2023 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Mendekoak/Langileak lanbide-taldeko Zeladorea kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 26ko 597/2023 Ebazpenaren bidez (uztailaren 19ko 946/2023 Ebazpenaren eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren bidez aldatua), Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza argitaratu egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Mendekoak/Langileak lanbide-taldeko Zerbitzuetako Langilea kategoriarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait alderdi ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko, eta zehaztu zen epaimahai batek bilduko dituela I. eranskinean jasotako kategoria / lanpostu funtzional guztiak, 7. epaimahaiari dagokionez (Zerbitzuetako Langileen epaimahaia). Ebazpen hori partzialki aldatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren uztailaren 8ko 922/2021 Ebazpenaren bidez.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1314/2023 Ebazpenaren bidez, zenbait irizpide ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaiak berritzeko eta epaimahaietako kideak izendatzeko.

2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 oinarriarekin eta aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenean ezarritako irizpideekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta epaimahai hori denboraldi jakin baterako izendatzea aurreikusi ahal izango da, hurrengo esleipen-prozesuetan baremazio- eta balorazio-zereginak egin ahal izateko.

Izendapen hau aipatutako ebazpenean ezarritako zozketaren ondoren egiten da, eta hautatuak izan diren langileek alegatzen dituzten abstenitzeko eta errekusatzeko arrazoiak eta dispentsa eskatzeko arrazoiak aurkezteko emandako epea igaro ondoren.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zerbitzuetako Langileen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea izendatzea 2023ko martxoko ziklorako, bai eta Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren destinoak eskaintzeko zikloetarako ere, Zerbitzuetako Langileen epaimahaian sartuta dauden kategoriei / lanpostu funtzionalei dagokienez, aurten eta 2024. eta 2025. urteetan argitaratzen diren zikloetarako. Ebazpen honen eranskinean azaltzen dira epaimahaiko kideak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 apartatua eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren lehen apartatua aplikatuz, izendapen hori 2023ko martxoko zikloa amaitu arte luzatuko da, baita aurten eta 2024an eta 2025ean argitaratzen diren destinoak eskaintzeko zikloak amaitu arte ere, eta beste bi urte gehiago luzatu ahal izango dira dagozkien kideentzat, betiere esperientzia duten kideak egon daitezen epaimahaietan.

Prozesuen jarraipena bermatzeko eta epaimahaiak beti esperientzia duten kideak izan ditzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenak ezarri zuen epaimahaikideen % 50 behin bakarrik luzatzea, bi urtez, eta epaimahaikideen beste % 50a berritzea, eta horrela hurrenez hurren, bi urtetako ziklo-aldiak amaitzen diren bakoitzean.

Ebazpen hori betez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1314/2023 Ebazpenak epaimahaiburu eta epaimahaiko lehenengo, bigarren eta hirugarren epaimahaikide izendatutako pertsonak berritzea erabaki zuen. Era berean, urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenean ebatzitakoa betez, uztailaren 3ko 1314/2023 Ebazpenak erabaki du izendapena luzatzea laugarren eta bosgarren batzordekide eta idazkari izendatutako pertsonei, titularrei zein ordezkoei.

Izendapena luzatzea erabakitzen bada, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egingo da.

Bigarrena.– Ebazpen honek adierazita daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

ERANSKINA
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
ZERBITZUETAKO LANGILEAK

Epaimahaiburua:

– Titularra: Kizkitza Arbelaiz Aramburu.

– Ordezkoa: Ricardo Bastida Rementeria.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Iñigo Olagüe Bilbao.

– Ordezkoa: Francisco Alejandro Urien Ferrero.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Igor Astarbe Escudero.

– Ordezkoa: Jesús Garmendia Gómez.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Eduardo Resines Galaz.

– Ordezkoa: Rocío Barreira Méndez.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: María Jesús García Berasategui.

– Ordezkoa: José Manuel Romero Gimeno.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Juan Hernández Miranda.

– Ordezkoa: Iciar Saldaña Gomollón.

Idazkaria:

– Titularra: Eva Aldama López de Viñaspre.

– Ordezkoa: Francisco Javier Cano Fernández.


Azterketa dokumentala