Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2023ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4758

247/2023 EBAZPENA, urriaren 4koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Natalia Mendiola Muñoa andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Adikzioen Orientazio eta Tratamendu Zentroko Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen maiatzaren 24ko 185/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Arabako Osasun Mentaleko Adikzioen Orientazio eta Tratamendu Zentroko Atal Sanitarioko Burua izeneko lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2023ko uztailaren 19ko EHAA 137. zk. eta 2023ko uztailaren 31ko BOE 181. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Natalia Mendiola Muñoa andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Adikzioen Orientazio eta Tratamendu Zentroko Atal Sanitarioko buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Natalia Mendiola Muñoa andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Adikzioen Orientazio eta Tratamendu Zentroko Atal Sanitarioko buru aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023ko azaroaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 4a.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

MIREN EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala