Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2023ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4756

1815/2023 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Iratxe Bengoa Alonso andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Ekonomiako eta Finantzako zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia 2023ko uztailaren 31ko EHAAn (144. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren uztailaren 4ko 1309/2023 Ebazpenaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Iratxe Bengoa Alonso andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Iratxe Bengoa Alonso andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko urriaren 2tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala