Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2023ko urriaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4740

60/2023 EBAZPENA, irailaren 29koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miguel Ángel Escalante Boleas jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearen martxoaren 14ko 68/2022 Ebazpenaren bidez (EHAAn argitaratu zen), Miguel Ángel Escalante Boleas jauna izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miguel Ángel Escalante Boleas jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Barne-medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urriaren 1eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2023ko irailaren 29a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

M.ª CARMEN RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala