Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2023ko urriaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4707

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea azkendu dela jakinarazteko balizko interesdunei.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularren jakinarazpenetarako lekua ezezaguna denez, edo jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan denez egin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten da iragarki honen eranskinean zehazten diren espedienteak ebatzi direla Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, beti ere, Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 161.2 artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, eta xede horretarako hasitako espedienteen ondorioz.

Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearen aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Horren berri ematen da guztiek jakin dezaten, bai eta eranskinean adierazitako interesdunek ere jakin dezaten, banakako jakinarazpenaren balioa izango baitu haientzat.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 3a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala