Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2023ko urriaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4705

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea emateko ebazpenean egon daitezkeen interesdunei jakinarazteko dena.

Jabari Publiko Hidraulikoa Kudeatzeko Zuzendaritzaren Emakiden Arloa - Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrei jakinarazpena egiteko lekua ezezaguna denez, edo jakinarazten saiatu arren ezin izan denez egin, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten da ezen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, zuzendu egiten direla uren aprobetxamendurako emakida bat ematen duten ebazpenetan antzemandako akatsak. Ebazpen horien ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.

Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau, bai eta eranskinean aipatutako interesdunek ere, banakako jakinarazpenaren balioa izango baitu haientzat.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 19a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala