197. zk., 2023ko urriaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4700
IRAGARKIA, 2023ko irailaren 26koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, errekurtso-fasean dauden zenbait entzunaldi jakinaraztekoa, dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzkoak: Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua.
Ezinezkoa izan da entzunaldi horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie ezen, eskatutako dirulaguntza eman ala ez zehaztu ahal izateko, haien espedientearekin lotutako alegazioak, egiaztagiriak eta dokumentazioa aurkeztu beharko dituztela, 15 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Halaber, interesdunei jakinarazten zaie eskuragai dutela zerrendako entzunaldien testu osoa, aipatutako helbidean. Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 26a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.