
197. zk., 2023ko urriaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 4 orri.)
- EPUB (228 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4695
IRAGARKIA, 2023ko irailaren 27koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 30 kV-ko «Basauri-Galdakao 1. eta 2. zirkuitua» zirkuitu bikoitzeko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, Basauri (3012) TA eta 9031. zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo eta Galdakaoko (Bizkaia) udal-mugarteetan kokatzen da.
Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-03-31ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak–, eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE); eta otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-19ko BOE), Goi-tentsioko lineetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena (01etik 09ra bitarteko JTO-TAL). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena eta onura publikoaren deklarazioa.
Erreferentzia: JCI/YMM.
Espedientea: 48-AT-Y-2023-00041.
– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
– Kokapena: Basauri, Arrigorriaga, Zaratamo eta Galdakaoko udal-mugarteak.
– Aurrekontua: 14.007,44 euro.
– Helburua: zuhaitzik gabeko eremu bat izatea linea igarotzeko, lehendik dagoena baino handiagoa, arauzko agindu berriei jarraikiz, gaur egungo 30 kV-ko «Basauri-Galdakao 1. eta 2. zirkuitua» aireko linea elektrikoan, Basauri (3012) TA eta 9031. zenbakidun euskarriaren artean eta bere adarretan.
– Instalazioaren ezaugarriak: Larraitz Rique Garaizar elektrizitate-ingeniariak 2022ko urrian sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.
Proiektua gauzatzeko aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.
Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduketak ukitutako gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), dagokion udaletxean edo honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia), EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Bilbao, 2023ko irailaren 27a.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
RSS