
197. zk., 2023ko urriaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (112 KB - 4 orri.)
- EPUB (172 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4692
EBAZPENA, 2023ko urriaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez gauzazko laguntzak ematen baitira euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko.
2023ko ekainaren 5eko EHAAn (105. zk.), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzen diren, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko, eta 2023an proiektuak aurkezteko deialdia egiten den.
Eskabideak aurkezteko epea, Aginduaren 8.1 artikuluak dioenez, 2023ko uztailaren 5ean amaitu zen.
Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu zen, eta eskabideak aztertu ondoren, proiektuak baloratu ziren, Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Balorazio Batzordearen ebazpen-proposamena ikusita, eta aipatutako Aginduaren 15. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat etorrita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren pertsonei/erakundeei gauzazko laguntzak ematea, eranskin horretan zehazten diren proiektuen eta kostuen arabera.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egikarituko ditu onetsitako proiektuak 2024an zehar, eta dagokion kontratazioa egingo da zerbitzua emateko. Beraz, onetsitako proiektuen pertsona onuradunek ez dute jasoko inolako zenbateko ekonomikorik.
Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako pertsonek/erakundeek aurkeztutako eskabideak ezestea, eranskin horretan adierazitako arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Pertsona eta erakunde onuradunak gauzazko laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen menpe geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren menpe ere.
Laugarrena.– Pertsona eta erakunde interesdunei banan-banan ematea ebazpen honen berri, eta ohartaraztea ezen, laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean ez badiote espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko dela.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak aurreikusten duenarekin bat etorriz.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 4a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS