Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2023ko urriaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4686

EBAZPENA, 2023ko urriaren 2koa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko irabazi asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko balorazio batzordeko kideak izendatzen dituena.

Aztertu dugu Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko uztailaren 11ko Agindua, zeinen bidez joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko Euskadin irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko modua arautzen den (2023ko abuztuaren 10eko EHAA, 152. zk.).

Agindu horren 10.2 artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko Balorazio Batzordea sortuko da, eta Joko eta Ikuskizunen zuzendariak izendatuko ditu batzordekideak, ebazpen bidez.

Ondorioz, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egin eta egingo duten balorazio batzordeko kideak izendatzea.

Lehendakaria: Aitor Uriarte Unzalu, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria.

Kideak:

– Pablo Casado Pascual, Joko eta Ikuskizunen Arabako Lurralde Bulegoko arduraduna.

– Jon Agirre Garai, Joko eta Ikuskizunen Bizkaiko Lurralde Bulegoko arduraduna.

– Pilar Etxezarreta Villaluenga, Joko eta Ikuskizunen Gipuzkoako Lurralde Bulegoko arduraduna.

– Begoña Calderón Martínez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria: Beatriz Anitua Zabaleta, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 2a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala