
197. zk., 2023ko urriaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 3 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4685
AGINDUA, 2023ko irailaren 27koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan hutsik dago goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (520010. kodea, 93. dotazioa). Beraz, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek erabaki du agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.
Bigarrena.– Hautagaiek Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideetan, datu pertsonalak eta egungo destinoa adierazi beharko dituzte.
Hirugarrena.– Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena.– Deialdi hau Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Agindu baten bidez ebatziko da eskabideek aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 27a.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
ERANSKINA
Deitutako lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010. kodea, 93. dotazioa).
– Kokapena: Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.
– Saila: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila.
– Herria: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoak: C1 Administraria / C2 Administrari-laguntzailea.
– Destino-osagarriaren maila: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data: 2003-01-03.
Lanpostuan aritzeko eskakizunak:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
– Administrari-laguntzaileen eskala edo administrarien eskalakoa izatea.
– Adierazitako kidegoetako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara –eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli-, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuak eskaintzen, suspentso-egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute.
RSS