Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2023ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4680

EBAZPENA, 2023ko urriaren 2koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2023. urteko garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» saria emateko dena.

Ekainaren 30eko 79/2020 Dekretuaren bidez arautu zen garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» saria (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, uztailaren 14koa, 137. zenbakia).

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2023ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez, 2023. urteko garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» saria deitu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, ekainaren 30ekoa, 124. zenbakia).

Deialdiaren ebazpeneko seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera osatuta, epaimahaia bildu zen eta, ekainaren 30eko 79/2020 Dekretuak 9. artikuluan ezarritakoa adjudikazio-irizpideak betez, gaia eztabaidatu ostean erabaki arrazoitua eta ebazpen-proposamena eman zituen.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Saria ematea.

2023. urteko garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» saria ematea Seynabou Male Cissé andreari, sariaren balorazio-irizpideak hobeto betetzen dituen hautagaia delako. Saria 15.500 eurokoa da. Sariaren bidez, zera aintzatetsi nahi izan du epaimahaiak: saridunak Senegalen egin duen lan nekaezina bakearen alde eta gatazkak konpontzearen alde, betiere emakumeen parte-hartze aktiboa eta haien eskubideen errespetua bultzatuz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 2a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala