
196. zk., 2023ko urriaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 3 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4679
EBAZPENA, 2023ko irailaren 28koa, Kulturako sailburuordearena, 2023ko literatura-argitalpenetarako dirulaguntzen berri ematen duena.
AURREKARIAK
1.– 2023ko maiatzaren 5ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2023ko apirilaren 25eko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.
2.– 2023ko apirilaren 25eko Aginduaren 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako dirulaguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Horiek horrela, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko apirilaren 25eko Aginduaren babesean, euskarazko liburuen 2023ko edizio-planak, gaztelaniazko liburuen 2023ko edizio-planak eta euskarazko audioliburuen 2023ko literatura edizio-planak garatzeko emandako dirulaguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 28a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS