
196. zk., 2023ko urriaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 5 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4675
AGINDUA, 2023ko irailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira honako agindu hauetan jasotako aholku-batzorde espezifikoetako bokalak: Agindua, 2023ko ekainaren 20koa, zeinaren bidez ezartzen baitira doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktorego aurreko programako laguntza berrien eta laguntza-berritzeen deialdirako oinarriak, 2023-2024 ikasturterako; eta Agindua, 2023ko ekainaren 20koa, Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntzak eskatu nahiz berritzeko deialdiak egin eta arautzeko 2023-2026 denboraldirako.
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez (2023ko ekainaren 29ko EHAA, 123. zk.), doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatu ziren eta laguntza horien deialdia egin zen 2023-2024ko ikasturterako.
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez (2023ko ekainaren 29ko EHAA, 123. zk.), ikertzaile doktoreentzako doktoratu ondoko hobekuntza-programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatu ziren eta laguntza horien deialdia egin zen 2023-2026ko ikasturterako.
Bi deialdien oinarriek ezartzen dutenez, laguntza berriak emateko prozedura lehiaketa-prozeduraren bidez egingo da. Horrela, aholku-batzorde espezifikoek eskatzaileak baloratuko dituzte. Hezkuntzako sailburuak izendatuko ditu aholku-batzordeetako kideak, eta kide horiek ikasketa- eta ikerketa-eremuan entzute handiko pertsonak izango dira, Zientziaren Euskal Sistematik kanpo jarduten dutenak.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– I. eranskinean zerrendatutako pertsonak bokal izendatzea ikertzaileen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako (doktoreak eta ez doktoreak) 2023-2024ko ikasturterako eskabideak ebaluatuko dituzten aholku-batzorde espezifikoetan. Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko aginduen bidez egin da programa horien deialdia.
Bigarren artikulua.– Zerbitzu-gastuak kuantifikatzeko erabilitako moduluak agindu honen II. eranskinean ezarrita daude.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
I. ERANSKINA
1. ARLOA: LURRAREN ZIENTZIAK
Inmaculada Rodríguez Santalla.
Roger Urgelés Esclasans.
Mercedes Suárez Barrios.
2. ARLOA: FISIKA ETA ESPAZIOAREN ZIENTZIAK ETA IKERKETA ESPEZIFIKOA
Diego Martín Maza Ozcoidi.
Reinaldo García García.
Agustina Asenjo Barahona.
3. ARLOA MATEMATIKA
Miguel Ángel González León.
Juan Manuel Peña Fernández.
Victor Manero García.
4. ARLOA: KIMIKA
Gemma Triola Gillem.
María Teresa Fernández Fernández-Arguelles.
Mariella Moldovan Feier.
5. ARLOA: FUNTSEZKO BIOLOGIA ETA SISTEMENA
Carme Gallego González.
Dolores Solís Sánchez.
María Paz Sacristán Martín.
6. ARLOA: BIOMEDIKUNTZA
Merce Masana Nadal.
Concepción Gil García.
Javier García Castro.
7. ARLOA: MEDIKUNTZA KLINIKOA ETA EPIDEMIOLOGIA
Laura Torres Collado.
Vicente Martín Sánchez.
María José López Espinosa.
8. ARLOA: LANDARE ETA ANIMALIA BIOLOGIA, EKOLOGIA ETA INGURUMENA
Delfí Sanuy Castells.
Paula Sánchez Marín.
Marcos Egea Gutiérrez-Cortines.
9. ARLOA: ELIKAGAIEN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ARRANTZA
Vicente Sanchis Almenar.
Carmen Jarén Ceballos.
María Pilar Conchello Moreno.
10. ARLOA: TEKNOLOGIA MEKANIKOAK ETA EKOIZPENERAKOAK
Juan José Rodenas García.
Esther Puertas García.
Pilar Ariza Moreno.
11. ARLOA: KOMUNIKAZIO, KONPUTAZIO ETA ELEKTRONIKAREN INGENIARITZAK
Julián Fernández Navajas.
Marcelino Lázaro Quevedo.
Jaime Ramirez Rodriguez.
12. ARLOA: ARKITEKTURA, INGENIARITZA ZIBILA, ERAIKUNTZA ETA HIRIGINTZA
Carlos García Vázquez.
Helena Coch Roura.
Javier Ruiz Sánchez.
13. ARLOA: HEZKUNTZA ZIENTZIAK. PSIKOLOGIA ETA IKERKETA ESPEZIFIKOA
Encarnación Sánchez Lissen.
Joaquín Paredes Labra.
Bartolomé Rubia Avi.
14. ARLOA: GIZARTE ZIENTZIAK
Nuria García Muñoz.
F. Xavier Ballart Hernández.
Rodrigo Pardo García.
15. ARLOA: ZUZENBIDEA
María José Morillas Jarillo.
Ascensión Elvira Perales.
Francisco Jesús Carrera Hernández.
16. ARLOA: EKONOMIA
Mercedes Sánchez García.
Gloria Jarne Jarne.
Inmaculada Villanúa Martín.
17. ARLOA: FILOLOGIA ETA FILOSOFÍA
Fernando Galván Reula.
María Mar Cerezo Lallana.
Iraide Ibarretxe Antuñano.
18. ARLOA: HISTORIA ETA ARTEA
Manuel Alcaraz Castaño.
Diego Caro Cancela.
Juan Albarrán Diego.
II. ERANSKINA
Ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko laguntza-eskaeren aholku-batzorde espezifikoetako kideentzako zerbitzu-sariak, 2023-2024ko ikasturtekoak, honela banakatuta daude:
Aholku-batzorde espezifikoetako bokal bakoitzarentzako zerbitzu-sariak hauek izango dira: 300 euroko zenbateko finkoa eginiko ebaluazio-lanegun bakoitzeko –osoa edo zati bat–, eta 20 euro ebaluatutako eskabide bakoitzeko. Zerbitzu-sariek PFEZagatiko atxikipena dute.
RSS