Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2023ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
4674

EBAZPENA, 2023ko urriaren 4koa, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearena, Lan Harremanen Kontseiluan enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren deialdian hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen (Lan Harremanen Arloko bi administrari plaza) behin betiko zerrenda onartzen duena.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen 2023ko irailaren 19ko Ebazpenari erreklamazioak aurkezteko epea amaitu da. Ebazpen horren bidez, Lan Harremanen Arloko bi administrari lanposturentzako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren deialdian hautatutakoen eta esleitutako plazen behin-behineko zerrenda onartu zen. Beraz, erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko bihurtuko da zerrenda hori.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hautatutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrenda onartzea. Zerrenda horiek Lan Harremanen Kontseiluaren webgunean daude ikusgai: https://www.crl-lhk.eus/el-consejo/empleo

Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorren hamabigarren klausulan ezarritakoaren arabera, hamar egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hautatutakoek Lan Harremanen Kontseiluari aurkez diezazkioten hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren gaitasun- eta betekizun-baldintzak egiaztatzen dituzten agiriak, aipatutako atalean adierazitako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Lan Harremanen Kontseiluaren webgunean argitaratzea.

Bilbao, 2023ko urriaren 4a.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,

TOMÁS ARRIETA HERAS.


Azterketa dokumentala