Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2023ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4673

2213/2023 EBAZPENA, irailaren 29koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan Administrazio Taldeko Burua (Fakturazioa) lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Administrazioko Taldeko Burua (Fakturazioa) lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzen edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.

b) C/D lanbide-taldeari dagokion titulazioa edukitzea.

c) Gutxieneko lan-esperientzia: 2 urte C2/D2 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.

2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

Aplikazio informatiko hauetan prestakuntza eta/edo esperientzia izatea:

– SAP (zordunen arloa eta reportinga).

– E-OSABIDE (fakturazio-modulua, programa-kontratua eta zitak).

– TIREA.

– Ezagutza aurreratuak ofimatikan.

Gainera, honako hauek baloratuko dira:

– Ezagutza eta/edo esperientzia izatea hirugarrenen fakturazioan (atipikoak, lan-arlokoak, partikularrak eta osasun-erakundeak), programa-kontratuan eta kobrantzen kudeaketan.

– Aseguramendu-araudia ezagutzea eremu guztietan (50/1980 Legea, urriaren 8koa, Aseguru Kontratuarena; 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Antolamendu Sanitarioarena; asistentzia sanitarioko hitzarmenak, Europar Batasuneko zein estatuko aseguratzaileekin; nazioarteko hitzarmenak, eta abar) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

– Prestakuntza eta/edo esperientzia izatea jendaurreko arretan, taldeen lidergoan eta antolaketa-kulturaren kudeaketan.

– Prestakuntza eta/edo esperientzia izatea kalitatea eta berrikuntza kudeatzeko sistemetan.

Lanpostu horretan aritzeko balioa eransten duten eta interesgarritzat jotzen diren merezimendu guztiak aurkez daitezke.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua:

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Gurutzetako plaza 12, 48903 Barakaldo). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskaerak.

Interesdunek Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Gurutzetako plaza 12, 48903 Barakaldo), datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartzeko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabide baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Epaimahaiak lanpostua hutsik uztea proposa dezake, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta lanpostua haietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunerako eskuratu ez diren merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen ebazpen bidez emango zaio amaiera honen bidez hasitako prozedurari (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranet eta webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2023ko irailaren 29a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.


Azterketa dokumentala