Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2023ko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4661

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2023ko abuztuaren 28ko Ebazpena, kontsumo arloko SAN-48A001-92-2023 zehapen-espedientea ebazten duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horren arabera, jakinarazten da 2023ko abuztuaren 28an SAN-48A001-92-2023 zehapen-prozeduraren ebazpena eman dela, 79423103D NAN/IFK/IFZ/Pasaportea duenari zuzendua.

Espedientearen deskribapena:

Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 4/2023 Legearen 142.04 artikulua.

Arau-haustearen deskribapena: Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura ez jartzea erreklamazio-orriak (paperean edo formatu elektronikoan), edo arauz ezarritako moduan ez egitea; orria eskatzen duten pertsonei ez ematea, enpresaburuarekin kontratatua egin zein ez; edo ez erakustea, ikusteko moduan, haren existentziari buruzko informazioa.

Ezarritako zehapena: 500 euro.

Legezko ohartarazpenak: ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da honek ordaindu beharko dela zehapena:

Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitakoa: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hilaren 5. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitakoa: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hilaren 20. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea eta gero amaitzen bada, ordaintzeko epea luzatuko da errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunera arte, baldin eta errekurtsorik aurkezten ez bada; hori guztia, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoa betez.

Ordaintzerakoan, NAN/IFK/IFZ/Pasaportea (79423103D) eta espediente-zenbakia (SAN-48A001-92-2023) jaso beharko dira, eta ordainketa Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola adieraziko da. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentralean.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 2a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala