Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2023ko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4653

25/2023 DEKRETUA, urriaren 2koa, lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kideak aldatzeko dena.

Abenduaren 2ko 43/2020 Dekretuaren bidez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatzen duten pertsonak izendatu ziren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Ondoren, maiatzaren 7ko 22/2021 Dekretuaren bidez, beste izendapen batzuk egin ziren: Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordeak kide independente gisa izendatutako pertsonak izendatu ziren eta Eudelek proposatutako berrikuntza egin zen.

Halaber, lehendakariaren maiatzaren 5eko 9/2022 Dekretuaren bidez, Kontseiluko kide baten izendapena berritu zen, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkari izan zedin.

Azaroaren 27ko 4/2014 Legeak (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzekoak) 8.2 artikuluan ezartzen duenez, artikulu horretako 1. zenbakiko a) eta d) letretan (biak barne) aipatutako Zuzendaritza Kontseiluko kideek beren izaerari eutsiko diote dagokion erakundeko kide izateko ezarritako baldintza betetzen duten bitartean, salbu eta izendapena egiteko eskumena duen organoak ordezkapena egitea erabakitzen badu.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Estatutuei buruzko azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuak 7.7 artikuluan ezartzen duenez, izendapenak jaso ondoren, lehendakariaren dekretu bidez izendatuko dira Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko kideak.

2023ko maiatzaren 28an egindako toki-hauteskundeen ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudelek izendapen berriak egin dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean ere, sailen berregituraketak direla-eta, zehazki Lehendakaritzan eta Berdintasun Sailean, izendapen berriak egin dira, eta, beraz, izendapen berriak egin behar dira.

Ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko:

Nerea Melgosa Vega andrea, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

Miren Elgarresta Larrabide andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.

Noemi Ostolaza Arkauz andrea, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria.

Manuel Castilla Albisu jauna, Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako idazkari nagusia.

Miren Saratxaga de Isla andrea, Gazteriako zuzendaria.

2.– Foru-instituzioak ordezkatzeko:

Elixabete Etxanobe Landajuela andrea, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak ordezkatzeko:

Amaia Aguirre Muñoa andrea, Getxoko alkatea.

Maialen Gurrutxaga Uranga andrea, Elgoibarko alkatea.

Andoni Álvarez Lete jauna, Andoaingo alkatea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzearen kalterik gabe.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala