Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2023ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4647

IRAGARKIA, 2023ko urriaren 5ekoa, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira agindu honi lotutako ebazpenak: Agindua, 2022ko uztailaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programaren oinarri arautzaileak ezarri eta horren deialdia egiten baita, Europar Batasuna – NextGenerationEUk (UNICO gizarte-bonua) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Hori dela eta, interesdunei jakinarazten zaie aipatu espedienteei lotuta emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzan dutela ikusgai (Eusko Jaurlaritza, Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzan, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 5a.

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien zuzendaria,

XABIER PATXI ARRIETA GOIRI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala