Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2023ko urriaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4617

93/2023 EBAZPENA, urriaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lanetarako Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa bosgarren aldiz aldatzea baimentzen duen Erabakia argitaratzea xedatzen duena.

Gobernu Kontseiluak, irailaren 19an egindako bilkuran, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lanetarako Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa bosgarren aldiz aldatzea baimentzen duen Erabakia onartu zuen, eta behar bezalako publizitatea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lanetarako Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa bosgarren aldiz aldatzea baimentzen duen Erabakiaren testua. Ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 3a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, URRIAREN 3KO 93/2023 EBAZPENARENA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIARENA
ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BAIMENTZEN BAITA BILBOKO HEGOALDEKO TRENBIDE-SAIHESBIDEA ERAIKITZEKO EGIN BEHARREKO ZENBAIT LANETARAKO RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI EGINDAKO KUDEAKETA-GOMENDIOA BOSGARREN ALDIZ ALDATZEA

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 11.1.g) artikuluak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku uzten ditu trenbideen gaineko egitekoak.

Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanen eta trenbideen eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149. artikuluaren 1.21. eta 1.24. puntuek.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obra publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumenak eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10. artikuluak 25., 31., 32. eta 33. apartatuetan.

2017ko maiatzaren 23an eginiko bileran, Gobernu Kontseiluak baimena eman zuen lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko Sustapen Ministerioarekin, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioarekin eta ADIF-Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lan garatzeko baldintzak ezartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari honako lan hauek egiteko kudeaketa-gomendioa egiteko: Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbideko obrak egiteko beharrezkoak diren informazio-azterlanak idaztea, trenbide bikoitzarentzako plataforma eraikitzeko proiektua idaztea, lanak kontratatzea eta egitea, desjabetze-espedienteen kudeaketa administratiborako lankidetzan aritzea eta obra-zuzendaritza eta Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbideko lanak egiteko behar den beste edozein zerbitzu betetzea. Hitzarmen hori 2017ko uztailaren 12an sinatu zen.

Hegoaldeko trenbide-saihesbidearekin lotuta agindu diren lan horiek bi fasetan banatu dira:

– Lehen fasea Serantesko tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio, hau da, gutxi gorabehera, 0+000 eta 12+200 KP artean dagoen tarteari.

– Bigarren fasea Barakaldo-Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artekoari, gutxi gorabehera.

Sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren kargu utzi dituzten lanak administrazio horrek zuzenean egin ditzake, edo Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) zuzenbide pribatuko ente publikoaren bitartez. Maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak sortutako erakunde bat da ETS, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dago, eta haren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren proiektuak egitea, azpiegiturak eraiki, kontserbatu eta mantentzea eta haiek administratu eta kudeatzea, Euskal Administrazio Orokorraren organo eskudunak hala erabakitzen badu.

Kudeaketa-gomendioaren erabakian adierazitako baldintzen arabera, erabaki zen, interes publikoak modu eraginkorragoan lortzeko, egokia zela Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari ematea Bilboko hegoaldeko saihesbidea eraikitzeko egin beharreko lanen enkargua, hori guztia Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legean ezarritakoa oinarri hartuta. Enkargu hori 2017ko uztailaren 26an egindako bilkuran onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta, ondoren, aldatu egin zen Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 26an eta 2020ko apirilaren 14an egindako bilkuretan.

2017ko uztailaren 12an sinatutako hitzarmenak lau urteko indarraldia ezartzen zuen. Hala ere, eta aipatutako hitzarmenean ezarritako baldintzetan lan egiten jarraitzeko eta, horrela, hitzarmenaren xede diren obrak gauzatzeko azterlanak eta proiektuak definitzen jarraitzeko, 2021eko uztailaren 8an luzapen- eta aldaketa-gehigarri bat sinatu zen, eta, hasierako hitzarmenaren indarraldia beste lau urtez luzatzeaz gain, zenbait aldaketa egin ziren.

Hori guztia dela eta, hirugarren aldiz aldatu behar izan zen Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa; aldaketa hori 2021eko irailaren 28an onartu zen. Informazio-azterlanen bilakaeraren aurreikuspenek eta, batez ere, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko obren aurreikuspenek ekarri zuten laugarren aldiz aldatu behar izatea enkargua, Gobernu Kontseiluaren 2022ko uztailaren 26ko bilkuran. Azken aldaketa horretan jasotako jarduketen aurreikusitako kostua laurehun eta hirurogeita lau milioi zortziehun eta hamazortzi mila bostehun eta hogeita bost euro eta hirurogeita hiru zentimo (464.818.525,63 euro) izan zen, kontzeptu eta urteko ordainketa hauetan oinarrituta:

(Ikus .PDF)

Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (ETS) ente publikoak egindako azken aurreikuspenek modu erreal samarrean erakusten digute, baina gutxi gorabehera beti, nolakoa bilakaera izan dezaketen I. faseko (Serantesko tunela-Olabeaga) informazio-azterlanaren aldaketan jasotako espedienteek eta fase horretan integratutako eta lau multzotan banatutako eraikuntza-proiektuetan jasotakoek. Era berean, ondorio horiek 2. faseko (Barakaldo-Basauri) informazio-azterlanaren garapenera estrapola daitezke.

Aitzitik, eta 1. faseari dagozkion obren epigrafeari dagokionez, gaur egun estimazio guztiak nahiko hipotetikoak dira, ez baitago aurrekontu itxirik, ezta obra horien plangintza argirik ere. Nolanahi ere, atal horretan obren urteko zenbatespena egiteko ahalegina egin da, eta, aurrekontuaren ikuspegitik, EAEko Administrazio Orokorrean zein ETSn 2023ko ekitaldirako onartutako aurrekontuetan jasotakoa islatu da.

Ondorio horiek guztiek bosgarren aldaketa eskatzen dute, 2022an onartutako aldaketan (laugarrenean) aurreikusitako urterokoetan egin beharrekoa, adostutako aurrekontu-banaketa eginez doazen lanetara egokitzeko, hasieran aurreikusitako eta luzapenaren eta aldaketaren gehigarrian sinatutako guztizko kostua gainditu gabe.

Ondorioz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du 2023ko irailaren 19an egindako bilkuran, gaia eztabaidatu ondoren:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioko puntu hauek aldatzea: 4.– Aurrekariak, erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra eta 7.– Lanen balorazioa eta ordainketa, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lan egiteko. Kudeaketa-gomendioa 2017ko uztailaren 26an onartu zen, eta 2018ko abenduaren 26an, 2020ko apirilaren 14an, 2021eko irailaren 28an eta 2022ko uztailaren 26an aldatu.

Bigarrena.– Erabaki horren eranskinean jasota datoz aipatutako kudeaketa-gomendioaren aldaketa egiteko baldintza zehatzak.

Hirugarrena.– Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

ERANSKINA
4.– AURREKARIAK, ERREFERENTZIAZKO AGIRIAK ETA PLANTEAMENDU OROKORRA.

2017ko uztailaren 12an, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Sustapen Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIF-Trenbide Azpiegituren Administratzaileak, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra lankidetzan arituko da Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta ADIFekin, 1. faseko informazio-azterlanari eginiko alegazioei erantzuteko, eta, hala badagokio, horren aldaketa idazteko ardura hartuko du; bai eta 2. faseko informazio-azterlana idaztekoa ere: plataforma eraikitzeko proiektua idaztea, lanak kontratatu eta egitea, desjabetze-espedienteen kudeaketa administratiboan lankidetzan aritzea, obra-zuzendaritza eta Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbideko obren lehenengo fasea egikaritzeko behar diren bestelako zerbitzuak.

Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko lan horiei Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ekingo die, honako fase hauetan:

– Lehen fasea Serantesko tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio, hau da, gutxi gorabehera, 0+000 eta 12+200 KP artean dagoenari.

– Bigarren fasea Barakaldo-Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artekoari, gutxi gorabehera.

Era berean, eta hitzarmenak aurreikusten duen moduan, Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren kargu utzi dituzten lanak administrazio horrek zuzenean egin ditzake, edo Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) zuzenbide pribatuko ente publikoaren bitartez, Euskal Administrazio Orokorraren organo eskudunak hala erabakitzen badu. Maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak sortutako entitate bat da ETS, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren proiektuak egiten ditu eta azpiegitura haiek eraiki, kontserbatu eta mantendu eta administratu eta kudeatzen ditu.

Kudeaketa-gomendioan jasotako jarduera eta obra guztien gutxi gorabeherako kostua, lehen faseari zein bigarrenari dagokienez, 450,12 milioi eurokoa da (BEZa barne), beherago jasotzen diren kontzeptuen eta urteko ordainketen arabera. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak laugarren xedapen gehigarrian esaten duenari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak kupoa gutxituko du 1. faseko obretarako gastuei dagozkien zenbatekoen ordainetan, baita 2017ko uztailaren 12ko hitzarmenaren ondorioz –zeina 2021eko uztailaren 8an aldatu eta luzatu baitzen– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak bai 1. fasean eta bai 2. fasean bere gain hartuko dituen zerbitzuen kostuen zenbatekoen ordainetan ere, obra edo zerbitzuen kasuan kasuko ziurtagiriak aurkeztu ostean, 1. faseko informazio-azterlanaren aldaketari dagokion kostua izan ezik:

1. fasea (Serantesko tunela-Olabeaga).

Eurotan

(Ikus .PDF)

2. fasea (Barakaldo-Basauri).

Eurotan

(Ikus .PDF)

Hitzarmenak zehazten duenaren arabera, administrazio orokorrak bere gain hartuko du, bere finantza-baliabideen kargura, lehenengo faseko (Serantesko tunela-Olabeaga) informazio-azterlanaren aldaketa. Informazio-azterlanaren aldaketa idazteko kostua 766.615,61 euro da (BEZa barne) kalkuluen arabera.

7.– LANEN BALORAZIOA ETA ORDAINKETA,

Gomendioan emandako lanen balorazioa laurehun eta berrogeita hamar milioi hamabi mila hirurehun eta hamazortzi euro eta hirurogeita bederatzi zentimokoa (450.012.318,69 euro) da, kontzeptu hauetan oinarrituta:

(Ikus .PDF)

Gomendioan emandako lanei lotutako konpromiso-kredituak, lehenengo faseko informazio-azterlana (Serantesko tunela-Olabeaga) aldatzeari buruzkoak izan ezik, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen aurrekontuetan daude. Aurrekontu horiek, ETS zuzenbide pribatuko ente publikoa denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartzen dira, eta lege bidez onartzen dira, aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako.

Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Ordainketak ETSk Administrazioan faktura aurkeztu ostean egingo dira.


Azterketa dokumentala