Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2023ko urriaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4597

AGINDUA, 2023ko irailaren 14koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023ko maiatzaren 17ko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebazten dituena, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baitira 2023. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak.

AURREKARIAK

1.– 2023ko maiatzaren 29an argitaratu zen EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 17ko Agindua. Agindu horrek iragartzen eta arautzen ditu 2023. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak.

2.– 2023ko maiatzaren 17ko Aginduaren 14. artikuluak ezartzen du dirulaguntzak emateko aginduaren edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, hargatik eragotzi gabe dirulaguntzen eskatzaileei ebazpena banan-banan jakinaraztea.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, I. eta II. eranskinetan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 17ko Aginduaren dirulaguntzen onuradunen zerrenda, eta ezetsitako eskabideen zerrenda.

Bigarrena.– Honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesdun guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 14a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala