Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2023ko urriaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4540

EBAZPENA, 2023ko irailaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Unai Aldasoro Marcellán jaunak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko ebazpenak (2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Matematika Aplikatua» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Unai Aldasoro Marcellán jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***4912**. Kodea: AGC8L1 – D00066-26. Jakintza arloa: Matemaika Aplikatua. Saila: Matematika Aplikatua. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ingeniaritzako Metodo Estatistikoak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko irailaren 18a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala