Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2023ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4536

IRAGARKIA, 2023ko irailaren 21ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez zehapen-prozedura hasteko ebazpena jakinarazten den.

Aipatutako egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13 – 5., 20004 Donostia) ager daiteke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; eta hamabost egun balioduneko epea izango du, agertzen denetik edo iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkeztu, frogaldi bat zabaltzeko eskatu eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 21a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala