Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2023ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4528

EBAZPENA, 2023ko irailaren 28koa, Kulturako sailburuordearena, museoetarako eta bildumetarako 2023ko dirulaguntzak emateko osatu behar den Balorazio-Batzordeko kideak izendatzen eta argitara ematen dituena.

2023. urteko Euskadiko museo eta bildumetarako dirulaguntzak iragartzen eta arautzen dituen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 7ko Agindua ikusi da.

Agindu horretako 13. artikuluak dioenez, Balorazio Batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea honako hauek:

– Ainara Martínez Matía andrea.

– Miren Aurkene Alzua Sorzabal andrea.

– Nekane Goenaga Maiza andrea.

Bigarrena.– Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Lehendakaria: Mikel Xabier Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

– Ainara Martínez Matía andrea.

– Miren Aurkene Alzua andrea.

– Nekane Goenaga Maiza andrea.

– Arrate Gonzalez Saez andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Hirugarrena.– Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzerekin baina botorik gabe, Aitziber Barandika Basaldua andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 28a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala