Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2023ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4522

53/2023 EBAZPENA, irailaren 18koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean Arratsaldeko Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.

AURREKARIAK

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearen 2023ko ekainaren 28ko 45/2023 Ebazpenaren bidez, Gorlizko Ospitaleko Arratsaldeko Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen (2023ko uztailaren 26ko EHAA, 141. zk.). Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da aurkeztu parte hartzeko baldintzak betetzen dituen hautagairik.

Horiek horrela, eta indarrean dagoen legeriak pertsonalaren arloan ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Osakidetzaren Estatutu Sozialetako 15.1 e) artikuluarekin bat etorriz (azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, azaroaren 14ko EHAA, 219. zenbakia), eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Gorlizko Ospitaleko Arratsaldeko Gainbegirale lanposturako deialdia bete gabe uztea, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2023ko irailaren 18a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala