Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2023ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4518

52/2023 EBAZPENA, irailaren 18koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentarena, zeinaren bidez María Belén Torre Codesal andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Zuzendaritza Gerentziako idazkari izendatzen den, izendapen askez.

Ekainaren28ko 44/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Zuzendaritza Gerentziako Idazkaria lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.

Epaimahaiak aurkeztutako eskabideen balorazioa eta dagokion izendapen-proposamena egin ondoren, eta María Belén Torre Codesal andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan izanik, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Zuzendaritza Gerentziako Idazkari, izendapen askez.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Belén Torre Codesal andrea Zuzendaritza Gerentziako idazkari izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko azaroaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapen askeko prozeduraren bidez lanpostuetarako izendatutako langileak diskrezionalki kendu ahal izango ditu kargutik izendapena egin zuen organoak. Lanpostua uzteak edo lanpostutik aldatzeak beste lanpostu funtzional batera lekualdatzea ekarriko du, eta, nolanahi ere, interesdunak titular gisa duen kategoriaren berezko baldintzei eutsiko zaie, eta ezaugarri berberak dituen lanpostuari atxikiko zaio, lehentasunez izendapenaren aurretik betetzen zuen antolamendu- eta lurralde-eremu berean. Atxikipenak kargua utzi eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzan ezartzen den prozeduraren arabera egingo da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Jakinaraz bekie Ebazpen hau interesdunari eta Uribeko ESIari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2023ko irailaren 18a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala