Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2023ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
4516

IRAGARKIA, Lan Harremanen Kontseilua osatzen duten kideak berritzeko ohiko prozesua hasteari buruzkoa.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko urriaren 29ko 434/2013 Dekretuaren 6. artikuluak xedatzen duenez, Kontseilua osatzen duten kideen agintaldia amaitu baino lehen, Kontseiluko presidenteak ohiko berritze-prozedurari ekingo dio. Horretarako, Autonomia Erkidegoko lan-agintaritzaren menpeko Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoari eskatuko dio prozedura hasten den egunean erakunde eta konfederazio sindikalek duten ordezkaritza-mailari buruzko egiaztagiria. Eta, egiaztagiri hori jasota, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ohiko berritze-prozeduraren hasierari buruzko iragarkia argitaratuko da.

2023ko irailaren 12an Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoari aipatutako egiaztagiria eskatu zion, eta egiaztagiri hori 2023ko irailaren 19an jaso zen.

Horregatik, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 4. artikuluan eskatzen den ordezkaritza duten enpresen eta sindikatuen erakunde eta konfederazioei jakinarazten zaie Lan Harremanen Kontseiluko kideak berritzeko ohiko prozedura hasi dela; eta jakinarazten zaie, halaber, ordezkaritza-mailaren arabera kideak aukeratzeko duten eskubidea gauzatu ahal dutela.

Era berean, jarraian zerrendatzen diren enpresen eta sindikatuen elkarte eta konfederazioei jakinarazten zaie euren ordezkarien izendapena Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan (Urkixo zumarkalea 2, 3. solairua, 48008 Bilbao) aurkeztu beharko dela, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita. Izendapen horretan erakunde bakoitzari dagozkion kideak adina izen titular eta ordezko sartuko dira.

Jarraian, aipatutako erakunde eta konfederazioei hautatzea dagokien kide-kopurua adierazten da:

Enpresen aldetik:

Euskadiko Enpresaburuen Konfederazioari (Confebask) zazpi kide dagozkio, Langileen Estatutuko seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore arteko enpresa-erakunde ordezkaria baita.

Sindikatuen aldetik:

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 2023ko ekainaren 30era arteko hauteskunde sindikalei buruz emandako egiaztagiriaren arabera (2023ko uztailaren 31ra arte erregistratutako aktak):

ELA sindikatuaren ordezkaritza-maila % 40,96koa da, eta hiru kide dagozkio.

LAB sindikatuaren ordezkaritza-maila % 19,86koa da, eta kide bi dagozkio.

CCOO sindikatuaren ordezkaritza-maila % 18,27koa da, eta kide bat dagokio.

UGT sindikatuaren ordezkaritza-maila % 10,45ekoa da, eta kide bat dagokio.

Bilbao, 2023ko irailaren 20a.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,

TOMAS ARRIETA HERAS.


Azterketa dokumentala