Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2023ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4510

EBAZPENA, 2023ko irailaren 18koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze zuzendariarena, 2021eko ekitaldirako «Sakondu» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena.

Dirulaguntza publikoak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen Administrazio Kontseiluak 2021eko martxoaren 31n onartutako «Sakondu» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2021eko maiatzaren 6ko EHAA, 87. zk.), espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Bilbao, 2023ko irailaren 18a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala