
188. zk., 2023ko urriaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 4 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4508
EBAZPENA, 2023ko irailaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko dirulaguntzak ematen baitira 2023. urtean.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2023ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen (ekainaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 105. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea bukatu da, eta aipatutako aginduaren 13. artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak bilera egin zuen eskabideak aztertzeko, eta haiei buruzko ebazpen-proposamena eman zuen 2023ko abuztuaren 2an.
Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta aginduarekin eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei, han zehazten diren zenbatekoen arabera.
Bigarrena.– Ebazpenaren II. eranskinean jasotako eskatzaileek eskatutako dirulaguntza ez onartzea, han zehazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.
Laugarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2023ko abenduaren 31n bukatuko da, dirulaguntza hauek arautzen dituen aginduaren 6. artikuluarekin bat etorriz.
Bosgarrena.– Aginduaren 21. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira dirulaguntzak.
Emandako dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa egiteko, aginduaren 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Betiere, diruz lagundutako proiektuak justifikatzeko epea 2024ko urtarrilaren 10ean bukatuko da.
Seigarrena.– Gastua justifikatu ondoren ordainduko dira agindu arautzailearen kontura emandako dirulaguntzak, dirulaguntzaren indarraldiaren bukaeran eta, betiere, eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.
Zazpigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteize, 2023ko irailaren 21.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS