Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2023ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4507

EBAZPENA, 2023ko irailaren 11koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– María Torrecilla Sesma andrea, Farmazian doktorea, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide-kargutik kentzea.

Bigarrena.–. Guadalupe Rivero Calera andrea, Farmazian doktorea, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 11.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

NEREA URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala