
188. zk., 2023ko urriaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4506
EBAZPENA, 2023ko irailaren 18koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzak (konposizio, zuzendaritza, interpretazio eta pedagogiako espezialitateetan) arautzen dituen ekainaren 25eko 368/2013 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua.
Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du Dekretu bat egitea Euskal Autonomia Erkidegoan Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzak (konposizio, zuzendaritza, interpretazio eta pedagogiako espezialitateetan) arautzen dituen ekainaren 25eko 368/2013 Dekretua aldatzeko.
Proiektu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan, Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzak arautzen dituen ekainaren 25eko 368/2013 Dekretuan, konposizio, zuzendaritza, interpretazio eta pedagogiako espezialitateetan ezarritako ikasketa-planak egokitzea espezialitate bakoitzerako definitutako lanbide-profiletara, bai eta sektoreko lanbide-eskaeretara ere.
Honako izapide hauek egin dira jendaurreko informazioaren ebazpen hau eman den egunera arte:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1. artikuluan («Herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea») xedatutakoari jarraikiz, arauaren testua egin aurreko kontsulta publikoa bideratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan iragarkia jarrita. Bertan, ukitutako herritarren iritzia jaso da, bai eta arauaren eraginpeko eskubide edo interes legitimoak dituzten eta arauaren xedearekin zuzenean lotutako helburuak dituzten pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten antolakunde edo elkarteen iritzia ere, arauaren alderdiei buruzkoa.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, Hezkuntzako sailburuak hasiera emateko agindua eman zuen 2023ko abuztuaren 1ean, martxoaren 29ko 39/2022 Dekretuak aldatu zuen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) 16. artikuluan emandako eskumenak baliatuz.
Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntzako sailburuak, 2023ko uztailaren 27an, izapidetzen ari den dekretu-proiektua aldez aurretik onesteko agindua eman zuen.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, lege honetan jasotako aldez aurretiko kontsultaren, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie eta artikulu honetan jasotako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.
Horretarako, jendaurrean jartzen da Euskal Autonomia Erkidegoan Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzak (konposizio, zuzendaritza, interpretazio eta pedagogiako espezialitateetan) arautzen dituen ekainaren 25eko 368/2013 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Martxoaren 29ko 39/2022 Dekretuak aldatu zuen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) 16. artikuluan emandako eskumenei jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoan Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzak (konposizio, zuzendaritza, interpretazio eta pedagogiako espezialitateetan) arautzen dituen ekainaren 25eko 368/2013 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 18a.
Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,
EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.
RSS