
188. zk., 2023ko urriaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (142 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
4505
EBAZPENA, 2023ko irailaren 18koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2017ko ekainaren 7ko Ebazpena, Behin-Behineko Langileen Lanpostu Zerrenda onartzekoa.
Otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoak xedatzen du DBEB zuzenbide publikoko erakundea dela, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoak dituela, eta herri-administrazioekiko inongo loturarik gabe beteko dituela bere eginkizunak; eta legearen 11.2 artikuluan xedatzen du Datuak Babesteko Euskal Bulegoko langileak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko funtzio publikoko arauen pean egongo direla.
Manu horien babespean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak 2017ko ekainaren 7ko Ebazpena eman zuen, entitateko behin-behineko langileen lanpostu-zerrenda onartzeko.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoko gaur egungo Zuzendaritzak zehazki aztertu du gaur egungo plantillaren egoera, behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuei dagokienez; horrenbestez, lanpostu-zerrenda berria prestatzea erabaki du, gaur egun indarrean dagoen lanpostu-zerrenda ordezteko.
Prozedura horren baitan, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak ere jada eman du Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 23 artikuluan ezarritako nahitaezko txostena.
Halaber, DBEBko Kontseilu Aholku-emaileak proposamen hori 2023ko irailaren 12ko bileran aztertu zuen, eta aldeko iritzia eman zuen.
Kontuan hartuta abenduaren 1eko 11/2022 Legearen, Euskal Enplegu Publikoarenaren 25. artikuluan azaldu dena eta urriaren 18ko 309/2005 Dekretuaren, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutua onartzen duenaren 7.k) eta 15.1. artikuluetan ezarritako eskumenak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartzea behin-behineko langileentzat gordetako lanpostu zerrendaren aldaketa eta eguneraketa, ebazpen honen eranskinean agertzen dena.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 18a.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,
UNAI ABERASTURI GORRIÑO.
RSS