Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2023ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4503

EBAZPENA, 2023ko irailaren 26koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia iragartzen duen 2023ko abuztuaren 1eko Ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2023ko abuztuaren 18ko EHAA), hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusiaren lanpostua (511946 kodea eta 1. dotazioa) betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori ebazpen hau eman duen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 26a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala