Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2023ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4499

285/2023 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Zuzendaritzako Idazkaria kargutik kentzen den Idoia Ortiz de Luzuriaga Hernández andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

225/2021 Ebazpenaren bidez, Idoia Ortiz de Luzuriaga Hernández andrea Zuzendaritzako Idazkari izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Idoia Ortiz de Luzuriaga Hernández andrea Zuzendaritzako Idazkaria kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko irailaren 17tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zumarraga, 2023ko irailaren 15a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,

LAURA AGUIRRE ALBERDI.


Azterketa dokumentala