
187. zk., 2023ko irailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4497
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak turismo arloko zehapen-prozeduran emandako ebazpena.
Aipatutakoa jakinarazten saiatu da baina ez da lortu; horregatik, iragarki hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. Artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean adierazitako prozeduraren interesdunak Ebazpenaren testu osoa eskura dezake, baita espedientea kontsultatzea eta bertan ageri diren dokumentuen kopia eskatu ere, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz, hau da, Vitoria-Gasteizeko Donostia-San Sebastian Kaleko 1. zenbakian, 8. solairuan (Lakua I). Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoetara ere joan daiteke, honako helbide hauetara:
Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Concha Jeneralaren kalea, 23 (Bilbao).
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea, 10 (Donostia).
Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea, 2 (Vitoria-Gasteiz).
Edukia eskuratzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko «Nire karpeta» atalean ere sar daiteke: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Hilabeteko epea izango du interesdunak Turismo eta Merkataritza sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 19a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
AROA JILETE GONZÁLEZ.
RSS