
187. zk., 2023ko irailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4496
IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak emandako turismoaren arloko zehapen-prozeduraren ebazpena.
Aipatutako ebazpenaren jakinarazpena saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Prozeduraren interesdunak, eranskinean identifikatzen denak, ebazpenaren testu osora sartzea dauka, baita espedientea kontsultatzea eta bertan ageri diren dokumentuen kopia eskatzea ere, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz Gasteizko Donostia-San Sebastian kaleko 1. zenbakiko 18. solairuan (Lakua I). Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoetara ere bertaratu daiteke, honako helbide hauetan kokatzen direnak:
– Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Gral. Concha kalea 23, Bilbao.
– Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia.
– Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ estekan.
Hilabeteko epea izango du interesdunak Turismo eta Merkataritza Sailburuordearen aurrean gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 19a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
AROA JILETE GONZÁLEZ.
RSS