
187. zk., 2023ko irailaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4491
IRAGARKIA, 2023ko irailaren 5ekoa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitzaren ikuskaritza-prozedurako entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.
Aipatutako entzunaldi-izapidea pertsonalki jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara (Andia 13 – 5, 20004 Donostia / San Sebastián) ager daiteke bost eguneko epean, entzunaldi-izapidearen edukia ezagutzeko. Iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar eguneko epea izango du alegazioak egiteko eta egokitzat jotzen dituen dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2023ko irailaren 5a.
Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.
RSS